Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
7.5. EAEko araudiaren garapenean eta ezarpenean lurraldeen artean dauden desorekak
Hiru lurralde historikoetan AMAL modu desorekatuan aplikatu izanak oso alderdi desberdinei eragiten die; besteak beste, honakoak dira azpimarratzekoak:
– Datuak jaso eta ustiatzeko irizpideak.
– Oinarrizko gizarte-zerbitzuen eta foru-zerbitzuen arteko koordinazioa, baita horien eta osasun-zerbitzuen artekoa ere.
– Balorazio-ekipoen osaketa.
– MBBren aplikazio-irizpideak.
– RAI-RUG baloraziora jotzea menpekotasun-egoeraren balorazioa egiteko tresna osagarri gisa.
– Balorazioaren berrikuspenen tipologia.
– Homologazio bidezko balorazioak egiteko modua.
– Presako prozeduraren gaikuntza-maila.
– Oinarriko gizarte-zerbitzuek BAParen diseinuan parte hartzea.
– Menpekotasun-egoera onartzeko eta sistemako prestazioak eskuratzeko prozedurarekin lotutako arauketa zehaztea.
– Kasuan kasuko prestazioak eskuratzeko eskubidearen eraginkortasuna.
– Administrazio-isiltasunaren izaera.
– Prozeduretan ezartzen diren epeak.
– Zerbitzuen eta prestazio ekonomikoen arteko edo zerbitzuen arteko bateragarritasun-erregimena (adibidez, etxez etxeko laguntza-zerbitzua eta eguneko zentroa).
– Zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak eskuratzeko baldintzak eta betekizunak.
– Babes-mailak zehaztea.
– Zerbitzuen estaldura-maila.
– Prestazio ekonomikoen zenbatekoa eta jasan litzaketen murrizketak.
– Zerbitzuarekin lotutako prestazioaren bidez ordaindutako zerbitzuak.
– Erabiltzaileak esleitu zaion gizarte-zerbitzuaren finantzaketan parte hartzea.
– Familia-unitatearen edo bizikidetza-unitatearen definizioa, diru-sarrerak kalkulatzeko.
Herritarrentzat ulertzeko oso zailak diren egoerak sortzen dituzte, eta, batzuetan, eskubideak modu desorekatuan baliatzen dira. Auzi horrek Eusko Jaurlaritzak Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 12/2008 Legea garatzeko araudia onetsi zuela-eta ezarritako lehentasunetako bat izan beharko luke, baita Gizarte Zerbitzuen Erakunde-arteko Organoak gauzatzen duen lanean ere (legeko 44. artikulua).